Larunbata, ekainak 5aren gaineko gogoeta txikia

Ingurumenaren eguna ospatzeko modu ezin hobea eskaini ziguten MTB Andreek pasa den larunbatean. Goizetik gauera bizikleta abileziak landu, mekanikaz ikasi, mendi irteeretan gure burua nola kokatu eta emakume txirrindularien sarea estutzeko ideiak partekatu genituen, ahaztu ezin izango dugun sekulako ginkanarekin amaituz.

Urrunetik igar zitekeen eskuzabaltasuna jariotu zuten topaketako ekintza guztiek ostiralean hasi eta igande arratsalderarte; nik orain larunbateko lehenengo saioari buruz lau hitz botako ditut. Tailerra bizikletaren gainean gaudenean lagungarri suertatzen zaizkigun trebeziak lantzeko diseinatuta zegoen: oreka mantentzeko, oztopoak ekiditzeko, makurtzeko etabar. Horretarako, jokuak egin genituen eta horietariko batean atzeko balazta zehaztasunez erabili behar genuen kartoi zati bat zapaldu eta aurrerantz eramateko gurpila eta lurraren artean zanpatuz. Egon zen hori egitea lortu ez zuenik (bizikletaren limitazioengatik, nola ez 🙂 eta egon zen kartoia trokel batez zulatutakoan bezala utzi zuenik. Impresionante.

Izugarri gustatu zitzaidan niri atzeko gurpila altxatzeko ariketa, ez ariketa beragatik baizik eta saiatu aurretik jaso genuen azalpen xeheagatik. Zergatik ote diogu beti deabrua detailetan ezkutatzen dela? Gemaren zorroztasuna ere detailetan maitekiro tolestuta heltzen zaigu. Zoritxarrez, topaketara etorritako hainbat emakumek galdu zuten azalpena, baina zeruan geneukan eguzkia bezain argia izan zen. Pisua aurrean kokatu, ukondoak erlaxatuta, belaunak tolestu jauzi bat ematera goazenean bezala, oinak pedaleen kontra hauek lurrarekiko perpendikularrerantz sakatuz eta… listo! Gurpila igo genuen nahi beste aldiz. Baina honezkero nork ez daki zeharo desberdina dela egiten jakitea eta egiten irakasteko gai izatea?

Gehien estimatu nuen esaldia tailerran zehar emakume gazte batek esan zuen: “ Ba, begiratzeko baino ez nentorrela uste nuen eta pilo bat gauza egitea lortzen nabil!”. Jokuak eta sasi-lehiaketak zirela medio, denok ikasi genuen biziketa hobeto menperatzeko trukoren bat eta, bide batez, barrez bete genuen Deustuko erriberako goiz lasaia. Gure algaren oihartzunak hamaika txokora zabaldu zirela ere baieztatuko nuke. Ziur nago baten katuak igarriko zuela energia positiboagoa bere etxekoandrearengandik egun hartan. Eta beste bateren txakurrak astinduko zuela isatsa sendoago, bere gizakiaren bizipoza igarriz. Nirean gertatu zen: seme-alabek ez zuten erosketak egitetik zetorren ama gogaitu bat ikusi, beste larunbat askotan bezala. Alderantziz, nahiz eta familia sakabanatuta egon nor bere eginkizunetan, gure ingurugiroak eskertu zuen, zalantza izpirik ez.

Andere

Una pequeña reflexión sobre el Sábado, 5 de junio
MTB Andreak nos ofreció la manera perfecta de celebrar el Día del Medio Ambiente el pasado sábado. De la mañana a la noche practicamos habilidades ciclistas, aprendimos mecánica, compartimos ideas sobre cómo posicionarnos en las salidas a la montaña y fortalecimos nuestra red de mujeres ciclistas, terminando con una gran ginkana que no podemos olvidar.
Toda la acción de la reunión que fluyó desde la distancia se pudo sentir desde el viernes hasta el domingo por la noche.

Ahora voy a decir cuatro palabras sobre la primera sesión del sábado. El taller fue diseñado para trabajar habilidades que nos ayudan cuando estamos en la bicicleta: mantener el equilibrio, evitar obstáculos, agacharse, etc. Para ello hicimos juegos y en uno de ellos tuvimos que usar el freno trasero con precisión pisándo un trozo de cartón y empujándolo hacia adelante apretándolo entre la rueda y el suelo. Hubo quien que no logró hacer eso (por las limitaciones de la bicicleta, claro) y hubo quien dejó el cartón como si lo hubieran perforado con un troquel. Impresionante.


Realmente disfruté el ejercicio de elevación de la rueda trasera, no por el ejercicio en sí, sino por la explicación detallada que recibimos antes de intentarlo. ¿Por qué siempre decimos que el diablo se esconde en los detalles? La nitidez de Gema también nos llega cariñosamente doblada en detalles. Desafortunadamente, muchas de las mujeres que asistieron a la reunión se perdieron la explicación, pero era tan brillante como el sol que teníamos en el cielo. Coloca el peso al frente, relaja los codos, dobla las rodillas como si fueras a dar un salto, presiona los pies contra los pedales perpendiculares al suelo y… ¡listo! La levantamos tantas veces como quisimos. Pero, ¿quién no sabe a estas alturas que es completamente diferente saber cómo hacerlo y poder enseñar cómo hacerlo?


La frase que más aprecié durante el taller fue la que dijo una joven: “¡Bueno, pensé que solo venía a mirar y he hecho un montón de cosas!”. Gracias a juegos y pseudocompetencias, todos aprendimos trucos para controlar mejor nuestra bici y, por cierto, llenamos de risas la tranquila mañana de la Ribera de Deusto. También quisiera confirmar que los ecos de nuestras carcajadas se esparcen por muchos rincones. Estoy seguro de que el gato de alguna notaría más energía positiva de su ama ese día. Y que el perro de otra agitaría su cola con más fuerza, anticipando la alegría de su humana. Me pasó a mí: los niños no vieron a una madre cansada que venía de compras, como muchos otros sábados. Por el contrario, a pesar de que la familia estaba dispersa en sus roles, nuestro entorno lo apreció, sin duda alguna.

Andere

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: